Nor Gara

1976an F. Iriartek San Fermin Ikastolan (Zizur Txikia, Nafarroa) sortutako ahots zuriko abesbatza.
Gaur egungo taldekideak ttikitatik kantatu duten ikasle ohiak dire. Helburuak argiak izan dire: gure
lurraldeko musika (29 egile nafar 66 eskualdunen artean), eta musika unibertsala interpretatzea.
Gregorianoren sinpletasun zailatik musika aleatorio konplikaturaino, klasiko unibertsaletatik eta bertze
herri batzuetako kantuetatik pasatuz.
Errepertorioa“a capella” nahiz instrumentuekin lagunduta, 16 emakume konposatzaileek aberasten dute.
Haur eta gazte abesbatza bezala lehen sariak lortu ditu lehiaketa askotan.
Pueri Cantores eta Europa Cantat taldeetako kide gisa kontzertuak eskeini ditu Erroman, Parisen,
Bruselan, Luzernan,Linzen,Leccon eta Barcelonan.
Aldea aurreko sailkapen-lehiaketa egin ondoren, Nafarroa ordezkatzen du Salamancan ospatutako
Polifoniako hiru Topaketa Nazionaletan.
Nafarroako Gobernuak gonbidatuta, hainbat kontzertu eskeintzen ditu Sevillako Expo 92 erakusketan, L.
Ondarraren musikarekin, Ondarra bera piano jole duela.
Musikasten bortzgarren aldiz parte hartzen du. J.L. Ansorenari gure eskerrik onenak.
Garaikide konposatzaileen 81 obra, 177 numerokin estreinatu ditu; horietako asko abesbatzari eskainiak.
Zuzenean eta estudioan 10 grabazio baino gehiago, batzuk atzerriko abesbatzekin batera.

Munduan zehar

Haur eta gazte abesbatza bezala lehen sariak lortu ditu lehiaketa askotan.

Pueri Cantores eta Europa Cantat taldeetako kide gisa kontzertuak eskeini ditu Erroman, Parisen, Bruselan, Luzernan, Linzen, Leccon eta Bartzelonan.

Aldez aurreko sailkapen-lehiaketa egin ondoren, Nafarroa ordezkatzen du Salamancan ospatutako Polifoniako hiru Topaketa Nazionaletan.

Nafarroako Gobernuak gonbidatuta, hainbat kontzertu eskaintzen ditu Sevillako Expo 92 erakusketan, L. Ondarraren musikarekin, Ondarra bera piano jole duela.

Musikasten bosgarren aldiz parte hartzen du.J.L. Ansorenari gure eskerrik onenak.

Diskografia

Zuzenean eta estudioan egindako 10 grabazio baino gehiago, batzuk atzerriko abesbatzekin batera.

Crea tu propia página web con Webador